Dendako bilatzaile aurreratua

Artizar

Kalakan

Diskoetxea: Kalakan


Urtea: 2021
Euskarria: CD
Deskripzioa
« ARTIZAR » : norabidea ez galtzeko ardatz segurua, betidanik gure buru gainean izan dena. Oinarri mugituezina, hainbat mendetan artzainek ere erabili izan duten « itsasargia ».
KALAKAN taldeak azaldu duen disko berriaren izenburuaren esan nahiari konektatuta egon nahi du, beti eta beti.Edozein tenpesta zeharkatuz ere, burua edo norabidea inoiz galdu gabe bakoitzak gure bizi bidea beti segitu behar dugula gogoratu nahi badin bazigun bezala.
10 urteko ibilaldi baten ondotik « soinuz » aldatzea erabaki du KALAKAN taldeak, Euskal kantua eta honi dion errespetua beti zainduz.
Azken disko honetan, bere bizi bidearen xenda berri batean sartu da KALAKAN kantu tradizionalak sonoridade aktualagoekin sakonduta; zentzua inoiz galdu gabe : Euskal neo-trad elektro-world musika estiloan oinarrituko den diskoa.Horretarako kalitatea zaintzen dituzten esperientzi haundiko artistekin lan egin du taldeak : Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene (MakJak) eta Andrew Keelan bezalako musikariek haien laguntza ekarri dute disko honetan.
Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efekto sakonak… Hainbat sorpresa eskeiniko dizkigu KALAKANek disko berri honetan.

Antzeko produktua