Dendako bilatzaile aurreratua

Eta hutsa zen helmuga

Liher

Diskoetxea: Liher

15 €


Urtea: 2021
Euskarria: CD
Deskripzioa
Liher taldea, zerbait berria sortzen hasiko zela erabaki zuenean, 2020. urteko otsailaren 28an 
Hemen herensugeak daude
 lana kaleratu eta, bi asteren buruan, munduaren erdia parentesi amaigabe batean sartu izanak eragindako shock emozionala baztertzen saiatu zen. Baina, ahaleginak ahalegin, sortzen zuten riff oro, atmosfera oro eta kontzeptu oro zen haiek momentu horretan bizitzen ari ziren horren adierazle. Zer da, bada –edo behar luke– , artista bat, ez bada bere garaia artearen bitartez erretratatzen duen eskribaua?Ukaezina da bizitako haustura. Baina bakoitzak horren aurrean bide ezberdina egin du, baita ikaspen ezberdinak erdietsi ere, eta Liherrekoak haiena(k) kontatzera datoz. Iritsi baitira, diotenez, helmuga batera, eta helmuga hori hutsa da. Sortzen jarraitzera bultza besterik egiten ez duen hutsa.Liherren laugarren lana dugu 
Eta hutsa zen helmuga
, laugarrena sei urtetan. Kostata bada ere, aurreko lanarekin pandemia garaian 35 kontzertu emateko aukera izan du rock taldeak, baina antzua izatera kondenatua zegoen garai horri buelta emateko, bi urte bete ez dituen zikloari agur esan eta berriz ere jaiotzeko aitzakia hartu du, 11 kanturen bitartez.
Eta hutsa zen helmuga
 lanaren hezurduran, hasiera- eta bukaera-mugarri gisa, aldez aurretik negatiboak diren baina horietatik ikaspen baikorra atera daitekeen bi kontzeptu erabili dira: hasieran, haustura; amaieran, hutsa. Haustura 
Kintsugi
 izeneko filosofia japoniarrarekin adierazi da –hala du izena lehen abestiak–, zeinak hautsitako objektuei osorik daudenei baino balio handiagoa ematean datzan. Diskoaren lehen erdian, beraz, taldearen eta norberaren hausturei, beldurrei eta atsekabeei buruz eta horiek konpontzeko kemenari buruz hitz egiten da. Apurka-apurka, ordea, bigarren erdian dramaren erdian kolektibotasuna aurkitzeak duen eraginaz mintzatzen hasten da, harik eta norberaren eta gizartearen konpontze prozesu horretan huts sendatzaile baten terrenoan sartu arte. Amaierako abestiak, huts horren inguruan “filosofatzeko”, Oteizak bere entseguetan ikertutako huts espazialaz, euskal arimaz eta gure arbasoek harrespilekin zuten harremanaz mintzo dira. Lana 2021eko uztaila eta abuztuan grabatua izan da Garate Estudioetan, Kaki Arkarazoren eskutik, eta Victor Garcíak masterizatu du Ultramarinos Mastering-en. Lanaren diseinua Fran Rodríguez 
La cabeza en las nubes
 artistak egin du. Luxuzko kolaboratzaileekin etorri da taldea oraingo honetan, gainera; diskoaren bigarren erdian kolektibotasuna indartzen duten lau ahots paregabe: Noa Eguiguren (Noa & The hell drinkers) 
Ain’t no Lullaby
 abestian, Lidia Insausti (Sky Beats, Arima Soul) 
Hasi
 abestian, Alain Martinez (Dinero, Qverno) 
Mairubaratza
 abestian eta Miren Narbaiza (Napoka Iria, Mice) 
Orri zuri batek
 abestian.

Antzeko produktua

Beratu
CD

8€

Ero bomb
CD + BINILOA

18€

Hybris
CD + BINILOA

20€

Errautsetatik
BINILOA

18€

Beltza
BINILOA

17€