Bilaketa aurreratua

Krak

Larburu, Maite

Diskoetxea: *Zart

2021

Euskarria: Cd

Deskripzioa

kRaK Maite Larbururen bigarren bakarkako diskoa da (laugarrena
ere bai, neighbor bikotea eratu zuenetik). Disko-mosaiko bat da,
helburu anitzekin eta kolaborazio desberdinetarako sorturiko musika
zatiz osatua; esate baterako, Axut! antzerki kolektiboaren Amua
antzezlanerako idatzirikoa.

Diskoa 11 kantuz osaturik dago; Jean-Marie Ecay-k sorturiko As
noites da radio Lisboa kantuaren bertsioa izan ezik (Itoiz, 1983),
Larburuk idatzi du musika guztia.

Hainbat kanturen hitzak ere Larbururenak dira, baina bada Harkaitz
Canok idatzi duenik ere; Raymond Carverren olerki bat eta Amua
antzezlaneko gidoitik harturiko esaldiak batzen dituen kantu bat ere
bai. Diskoko harri bitxietako bat Aldabako Arizmendi baserrian
aurkitutako bertsoak dira, emakumezko batek idatzi eta ezkutatu
zituenak.

Instrumentazio aldetik, Larbururen ahots, biolin, biola, gitarra
klasiko eta elektrikoaz gain, Carlos Taroncherren klarinete baxua,
Karlos Aranceguiren bateria eta Garazi Navasen akordeoia izango
dira entzungai.

kRaK 2021eko maiatzean grabatu da Haritz Harreguyren Usurbilgo
estudioan eta *Zart kolektiboak argitaratuko du urte bereko Irailean.
Diskoaren iruditeria Ainhoa Resano argazkigilearen eskutik eratu
da. Eta diseinua Alain Urrutiak borobildu du.

Urteko produktuak