Dendako bilatzaile aurreratua

Baltik

Palacios, Iñaki

Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak


Urtea: 2021
Euskarria: CD
Deskripzioa
Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak “Baltik” hirugarren diskoan txistuaren soinuaren begiradatik Irlandako doinuetara garamatza, hango jende, pub eta tradizioetara, baina dena Europa iparraldean nagusi den ikuspegi musikal eklektiko batetik abiatuta, adibidez new/trad, post/folk edo neo-trad. Baltik Irlandan erabiltzen den esamolde bat da eguraldi meteorologikoa negargarria denean; hotz bortitza, euri etengabea eta haize jelatua. Denabatera. Musikalki, ordea, “Baltik” diskoak ez du erakusten hoztasunik, ongi babestu da txistuaren zolitasuna, eta ez bakarrik ondoan dituen tresnekin, baita erakutsi nahi duen bi herrialdeen nortasun eta ezaugarri musikalekin, biak batuta; euskal eta zelta moldagarritasunak uztartuta, senidetuta.

Antzeko produktua