Dendako bilatzaile aurreratua

Yahtoyl

STR

Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak


Urtea: 2021
Euskarria: USB
Deskripzioa
STR taldeari Donostian eman zitzaion hasiera 2019an, baina talde bizkaitarra da. Iker Villa (Revolta Permanent), Oihan Moreno eta Aritz Mendiola (LauKatu) izan ziren proiektuaren hastapenetan, eta “Track 1” abestia grabatu ondoren, taldea egonkortzea eta gorpuztea erabaki zuten boskote bihurtuta. Xabier Bengoa (LauKatu), eta Lander Campos (dantzari txapeldun ohia) batu zitzaizkien. Bost musikarien gustuak pop-trap estilora hurbildu dira estreinako unetik, eta hortik sortu dira naretasun malenkoniatsuaz bustiriko abestiak. Euskal Herriko pop-trapa, autotunea eta sentimenduen uhinak doinuetara ekartzearekin batera, beharrezkoa ikusi dute irudiaren estetikarekin lotzea.

Antzeko produktua