Dendako bilatzaile aurreratua

Aurrera Begira

Des-kontrol

Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak


Urtea: 2009
Euskarria: CD
Deskripzioa
Des-Kontrol taldearen lan mardul baten aurrean gaude, eta zazpigarrena da. Des-Kontroltaldearen “Aurrera begira” diskoa punk-oi generoan gaur egun dagoenaren mailatikgorago dagoela esan dezakegu. Des-Kontrol taldeak 70eko hamarkadaren bukaeraneta 80koan Erresuma Batuan egosten zen punk-oi musika ekartzen digu, eraberritua,baina garai hartan oinarritua. Eragina zuzena eta argia da. Zergatik eraberritua?Punk-rock-oi oinarrietan duelako aterpea, eta gaurko soinuetan zutabe nagusia. EuskalHerriko musikari askok hango ispiluan begiratu zuten maiz 80eko hamarkadan Euskal Herriko Rock erradikalaren garaietan. Gaur egungo Des-Kontrol taldeak haren isla ekarridigu modu eroso eta erakargarri batean. Soinu indartsua, ahots lakar eta sendoa. Des-Kontrol taldeak ongi daki nola erabili punk-oi mugimenduaren osagai horiek guztiak eta, inolako aldarrikapenik egin gabe, mugimendu horren oinordekotza du bere eskuetan. Des-Kontrol taldearen lana bikaina da. Kantu laburrak, amorruzkoak, azkarrak, itsaskorrak antzinako eran ekoitziak. Des-Kontrol taldea pozik geratuko da sortu duen emaitzarekin, eta gure musika eszena ere bai.

Antzeko produktua