Dendako bilatzaile aurreratua

Noa

Esne Beltza

Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak


Urtea: 2010
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
Esne Beltza taldearen bigarren diskoa (Noa) doinu anitzez josita dator. Esne Beltza global basque erroa da. Esne Beltza taldean doinu guztiek hitz egiten dute euren izenean, hangotarrak eta hemengotarrak. Esne Beltzaren musika-marmitaren barruan koloreak, aniztasuna eta oraina daude, gizaki kaletarren oinarriak musika bihurtuta. Esne Beltza taldeak mundu txiki menderakaitzak gerturatzen dizkigu, doinu iraunkorrez bustitako sentimenduen plazera plazaratuz, gogoratzeko gauzak izan diren bezala direla, munduko sustraiak galdu gabe, eta ez saltzen diguten modura. Esne Beltza taldeak sortutakoa sortuz, gomutatuz hango-bertako musiken etorria toki guztietara joanez, betihara-hona-horra doazela aldarrikatuz. Esne Beltza taldearen diskoak mundua erakustendigu doinu menderagaitzen bidez. Aniztasuna, kultura gutxituek duten indar asaldatzailea. Hainbat doinu desberdin darabilen arren, bi hari nagusik batzen dute EsneBeltzaren musika: trikiaren soinu erakargarriaren kemena, eta ahots goxoaren ahalmenbiribila. Esne Beltza taldean kantuak ez daude nola-hala sakabanatuta, nahasketa ez da nola nahikoa.

Antzeko produktua