
Aurrez aurre
Aburruzaga, Xabi
Diskoetxea: DNDiskak
Urtea: 2021
Euskarria: CD
Deskripzioa
Aburruzagaren seigarren proiektua da Aurrez aurre. Zuzeneko lehena. Hogei urtetako ibilbide oparoari errepasoan, aurreko bost diskoetako kantuek osatzen dute emanaldi bakarrean grabatutako lana. Trikitixa gidari eta instrumentalizazio aberatsak ehundutako erritmo bizi eta koloretsuen bidez, euskal folka munduari begira jarri du, beste behin, Portugaleteko semeak. Bere ohiko bandaz gain, ederki uztartutako luxuzko gonbidatuek zuzeneko giro majikoa areagotzen lagundu zuten: Unai Iturriagaren atarikoa, Xabier Zeberio eta Jose Urrejolaren pisuzko presentzia, Garikoitz Mendizabalen eta Gorka Hermosaren txinpartak, Tanxugueiras galiziarren eta Miren de Miguelen ahots indartsuak, Gorka Urmeneta, Asier Ituarte, Javier Perez, Abraham de Roman, Iñigo Olazabal eta Argibel Euba. “Nire ametsetako big-banda!”, aitortu digu Aburruzagak.