Bilaketa aurreratua

Uztaro 116 : giza eta gizarte-zientzietako aldizkaria

Zenbait egile

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea

2021

1130-5738

Deskripzioa

Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria 1990ean sortu zen, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Argitaratzen dituen lanak honako arlo hauetakoak dira batik bat: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia.
Uztaro aldizkaria euskal unibertsitarioen euskarazko materialaren gero eta behar handiagoei erantzuteko asmoarekin jaio zen funtsean. Aipaturiko esparruen inguruko gaiei buruzko artikuluak jasotzen ditu, gaurkotasun handikoak gehienak eta eztabaidarako oinarri izan daitezkeenak. Era horretan, alde batetik euskal unibertsitarioen euskarazko material mugatuaren arazoari irtenbide bat emanez, eta bestetik, alor desberdinetako jakintzen aprobetxamendu handiago bat bermatuz.
Euskara hutsezko aldizkari zientifikoetan lehenetakoa izanik, Uztaro aitzindaria izan da parekideen ebaluazio-sistemaren prozedura arautu eta antolatzen eta nazioarteko datu-base bibliografiko erreferentzialetan agertu eta indexatua izaten. Euskarazko hizkuntza-komunitatearen tamainak muga ukaezinak ezartzen baditu ere, erronka berriei gogoz heltzen diegu.
Aldizkariak hiru atal ditu: artikuluak, liburu-aipamenak eta doktorego-tesien aipamenak.
Artikuluak: aldizkariaren corpusa dira eta parekideen ebaluazio-prozesua gainditu ondoren argitaratzen dira. Artikulu bakoitzaren izenburua, laburpena eta gako-hitzak euskaraz eta ingelesez aurkezten dira.
Liburu-aipamenak: kaleratu berri diren zenbait libururen aipamenak. Kritika-gomendioak egiten dira, irakurlearentzat interesgarri gerta daitezkeen liburuen berri emanez.
Euskarazko doktorego-tesien aipamenak: doktoreak berak bere tesiaren laburpena egiten du, tesia aipamen batean laburbilduz.

Urteko produktuak