
EH Repubik
Itziarren Semeak
Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak
Urtea: 2017
Euskarria: CD
Deskripzioa
Itziarren Semeak (Mungia, 2006) taldearen bosgarren diskoak “EH Republic” du izenburua eta ezkerrera lerrokatutako ska musikaren osagai eta ezaugarriak ditu: erritmoalai eta dantzagarriak letra politikoekin nahastuta baina beti bizitzaren pozarekin bustita. Tutelajerik gabeko diskoa da eta ska-rock doinuen espontaneotasunak pasotismoarenkutsu sinbolikoekin ez du ezer jakin nahi. Alaitasunaren bidetik doan musika proposamena urrutirago doa hitzetan, eta beldurrik gabeko Euskal Herri osoa du aldarrikapen, utopia piratak eta jende ernegatu berriaren mugimendu desorekatzaileak eraikitzekotan duelako bizipozaren herria. Ska familiaren oso alboko erritmoak landu ditu diskoak. Skak, rockak, punkak, rapak eta reggaeak ematen dio homogeneotasuna disko osoari.