
Apurtu arte
Etsaiak
Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak
Urtea: 2008
Euskarria: CD
Deskripzioa
“Apurtu arte” diskoa oso abiadura handian doa. Abesti laburrak, azkarrak, gordinak eta gupidagabeak zintzoak direnekin; latzak, zakarrak, zauri bizikoak, sistemaren zauri gainean pikoa ematen dute, soinu menderaezinak, geldiezinak, sutsuak, oldarkorrak. Kantu bortitzak, inoiz ez epelak. Zuzenak testuetan, okerrik ez musikan. Etsaiak taldearen esparrua punk, hard-core, thrash eta metal soinuetan dago. Hamalau kolpe sendo eta trebe, gitarra ezpata bezain sendo eta trebe. Hil ezkilekin bukatzen da diskoa “Ez douz ahaztuko” abestian, Etsaiak taldearen abestirik zaharrenetarikoa, Jokin eta beste hainbaten omenaldi eta gorazarre moduan.