Bilaketa aurreratua

Hordago - El Salto aldizkaria #53 Iraila

Zenbait egile

Argitaletxea:

2021

2530-5913

Deskripzioa

Hordago - El Salto Euskal Herria hedabide asanblearioa da, buruzagirik edo komisario politikorik gabea. Inork ez du inork baino gehiago kobratzen, eta eduki eta zeregin ugari militantziaz egiten ditugu. Ez dugu erreportaje babesturik ez IBEX-35en publizitaterik, eta ez dugu dirulaguntza publikorik jasotzen. Ezarritako ordena aurrez aurre borrokatzen duten pertsonak eta komunitateak lehenesten ditugu, hausteko, errotiko aldaketarako eta iraultzarako nahiak elikatzen gaituelako.

Zenbaki honen gai nagusia elikadura-burujabetza da, eta Iruñeko eta Gasteizko Landare eta BioAlai kontsumo-elkarteen esperientziak bistaratzen ditugu, zeintzuek azken urteetan sortutako supermerkatu kooperatiboen eta nekazaritza-kooperatiben ekimen berriak gidatzen baitituzte. Horrez gainera, Gipuzkoara hurbildu gara kanpai-joleei buruz hitz egiteko; mendeetako tradizioa duen lanbidea bada ere, ez du belaunaldien arteko erreleborik, eta badirudi desagertu egingo dela. Elkarrizketei dagokienez, orrialde nagusian Gil-Manuel Hernández agertzen da, Valentziako Museu Faller-eko zuzendaria, eta kontrazalean Cris Lizarraga dugu, Belako taldeko abeslaria eta teklista.

Urteko produktuak