
Koplak airean
Etxebarria, Roberto
Diskoetxea:
2021
Euskarria: Cd
Deskripzioa
Roberto Etxebarriak, iaz kaleratutako Hamaikatxu kopla...pandero baten konture! izeneko lanaren luzapena, hau ere, Miren alaba alboan duelarik kaleratu duena.Soinu-txikiaren ohiko doinu eta erritmoak bai, baina bestelakoak ere badaude lan honetan.Transmisioa agerian, Robertok Mirenen ahots eta panderoan isladatzen duena era esplizitoan; eta zabalkunde lana ere, kopla zaharrak ezagutzera ematen direlako. Kasurik gehienetan, Jabier Kaltzakortak jasotakoak (Labayru, gainontzekoak ostera Robertok osatutakoak; ehundaka kopla solteen artean aukeraketa egin, kantu bakoitzean batu, eta melodian txertatu.Soinu txikiarekin batera, ahotsek eta panderoak trataera berezia eta protagonismoa dute, eta gitarra, Kontrabaxua,mandolina eta haizezko tresnak lagunduta agertzen dira.