
Kapitalaren lantegi ezkutuak : mapa bat ezkerrarentzat
Fraser, Nancy / Zenbait egile
Argitaletxea: Susa
2021
978-84-17051-71-6
Bilduma: Lisipe
Deskripzioa
Nancy Fraser filosofo estatubatuarraren azken hausnarketak euskaratu ditugu lisipe bildumaren hamargarren ale honetan. Bere pentsamendua taxutu duten oinarrizko ideiak jasotzen dira; esate baterako, kapitalismoa ordena instituzionalizatu gisa kontzeptualizatzearen beharra, ordena hori posible egiten dituzten faktore ikusezinen azalpen xehea eta kapitalismoaren erro misogino, sexista eta arrazistaren leheneratze politikoa.
Zerk ezberdintzen du soldatapeko gizonaren esplotazioa eta soldatarik gabeko emakumeen desjabetzea? Nola ulertu behar dugu justizia soziala testuinguru berri honetan? Nola antolatu behar dira mugimendu sozialak emantzipazioa denona izan dadin? Galdera horien inguruko gogoetak. Gogoeta horiek, aldiz, praktika eta antolaketa berrien gauzatzea dute xede.