Dendako bilatzaile aurreratua

Bidean : aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa

Rabadan, Koldo

Argitaletxea: Argia

14 € Stock-ean

Erosi
Jaso zure etxean abenduak 16a baino lehen

Bidalketa gastuak doan 50€-tik gora


Urtea: 2021
Euskarria: 92 or.
Deskripzioa
Zoriontasunak barrutik kanporako bidea egiten du; nekez egingo gaitu kanpoko edukiak zoriontsu. Garenak egingo gaitu nor, eta garen horrek, sentitzen dugunarekin lotura zuzena du, emozioekin erlazio banaezina. Emozionatzeko gai diren eskolak behar ditugu, eta zirrara sortzeko gai diren irakasleak. Bazatoz?
Badira pasioz irakasten duten maisu-maistrak,ikasleengan jakin mina pizten dakitenak, haur bakoitzaren onena ateratzen asmatzen dutenak.Koldo Rabadan Izagirre irakasle eta psikopedagogoa da horietako bat, eskola ezberdinetan aritu ondoren, azken urteetan Eskola Txikietan irakaskuntzarekin gozatzen ari dena.
Dekalogo forma eman die bere bizipenetatik ateratako ondorioei eta umore finez kritika zorrotza egiten dio hezkuntza sistemari eta autokritika irakasleek barneratuta dituzten eguneroko hainbat uste-usteli. Irakurlearengan emozioak, hausnarketa eta sormenaren jolasa pizten ditu, eta haurrenganako dugun begirada aldatuarazten du, haiengandik ikas dezakegun guztia nabarmenduz. Irakasle zein gurasoei, haurren hezierarekin gehiago gozatzeko gako asko ematen dizkie liburu honek.
Orrialde kopurua: 92 orrialdeNeurriak: 15 x 19 zm

Antzeko produktua