Dendako bilatzaile aurreratua

Bertsolari 114 : bertsolaritzaren genealogia feministak berrogeiko txikian

Zenbait egile

Argitaletxea: Bertsolari Aldizkaria

10 €


Urtea: 2019
Deskripzioa
Maider Iturbe antropologo eta Bilgune Feministako militanteak nola bertsozaletu zen kontatu digu Kanpotik atalean.

2005ean bertsolaritzaren historiaren inguruko ale bat kaleratu genuen, baina
hutsune handiak zeuzkan. Txakur Gorria sormen kolektiboaren eskutik dakargu bertsolaritzaren historia berridatzia 40ko txikian, emakumeen ikuspegitik osatua eta mimo handiz ilustratua.

Emakume bertsolariek bizi dituzten konplexutasunez eta bertsolaritza garai-
kideaz hitz egiteko Miren Amurizak hiru lagun bildu ditu mahai inguru emankor batean: Oihana Iguaran bertsolari eta ikerlaria, Jone Miren Hernandez antropologoa eta Iratxe Retolaza literatur kritikaria.

‘Bertsolaritzaren presentzia mediatikoaren eta eragiletzaren historia (1823-
2018)’ izeneko doktorego tesian dago murgilduta Antxoka Agirre, eta gaur
arte ezezagunak zitzaizkigun kontuak eta izenak ekarri ditu EHUko irakasle
eta aldizkari honetako kideak.

Uxue Alberdik “Kontrako eztarritik” liburuan 15 emakume bertsolariren lekukotzak eta irakurketak bildu ditu. “Badirudi horrelako liburuak emakumeentzat direla, baina are interesgarriagoak dira gizonentzat”, esan omen zuen liburuaren aurkezpenean. Sustrai Colinak liburuak sortu dizkion gogoetak konpartitu ditu gurekin, eta Estitxu Fernandezek bertso jarriak idatzi.

Ezin da emakumeak bertsolaritzaren historian izan duen eta izan ez duen tokiaz mintzo Maialen Lujanbio aipatu gabe. Eider Rodriguez idazleak elkarrizketa zinez intimoa eta sakona egin dio “oholtzako munstro” hernaniarrari.

Ane Labakak bi lan egin ditu umorea, generoa eta bertsolaritza uztartuz: Ber-
tsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik, lehena; eta, bigarrena, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik.
Iraitz Mateok elkarrizketatu du, eta Aroa Arrizubietak bertso jarriak ipini.

Onintza Enbeita egungo Bizkaiko txapelduna da; herrialdean txapela jantzi
duen lehen emakumea. Ibilbide emankorra dauka muxikarrak, eta bere bizipen
ugariren bueltan idatzi du.

Gure blogariek eta Ttakun-Herreneko txalapartariek ere ez digute hutsik egin,
eta Idazmakinaz atalean Kristina Mardaras bertsolari aitzindariak bere bizitzako
hainbat pasarte kontatu dizkigu.

Antzeko produktua