
Esperimentazioan sakonduz biziberritu
Esnaola, Larraitz / Barandiaran Arteaga, Alexander
Argitaletxea: Xangorin
Urtea: 2020
ISBN: 978-84-120513-3-9
Deskripzioa
Hezkuntzan umea erdigunean jarri, eskuliburuak alboratu eta proposamen berriak lantzen hastean, galdera berriak sortzen dira: zeren arabera proposatzen dugu espazio jakin bat, eta espazio horretan, material bat edo bestea? Zer ekarpen egiten dio material bakoitzak umearen garapenari edo garapenaren esparru bati edo besteari? Espazioek eta materialek esperimentatzeko, manipulatzeko, esploratzeko, sortzeko eta jolasteko ateak irekitzen dizkiote haurrari. Prozesu horretan bidelagun den hezitzaileari laguntzeko sortu da liburu hau, hausnartzen eta bide berriak irekitzen laguntzeko. Askotariko materialekin esperimentatzeko eta biziberritzeko hainbat ideia eta estrategia biltzen dira, 365 proposamenekin batera. Inspiratu, esperimentatu eta sortu!“Hezkuntzan umea erdigunean jarri, eskuliburuak alboratu eta proposamen berriak lantzen hastean, galdera berriak sortzen dira: zeren arabera proposatzen dugu espazio jakin bat, eta espazio horretan, material bat edo bestea? Zer ekarpen egiten dio material bakoitzak umearen garapenari edo garapenaren esparru bati edo besteari? Espazioek eta materialek esperimentatzeko, manipulatzeko, esploratzeko, sortzeko eta jolasteko ateak irekitzen dizkiote haurrari. Prozesu horretan bidelagun den hezitzaileari laguntzeko sortu da liburu hau, hausnartzen eta bide berriak irekitzen laguntzeko. Askotariko materialekin esperimentatzeko eta biziberritzeko hainbat ideia eta estrategia biltzen dira, 365 proposamenekin batera.Inspiratu, esperimentatu eta sortu!”Bizi gara, gure munduan, gure moduan. Bizi gara, materialen munduan, material soilen munduan. Materialak bizi gaitu. Materialekin bizi gara soiltasunez beteriko munduan. Gure munduan eta gure moduan. Aukera berriei atea irekiz, esperimentatuz, proposatuz, sortuz. Gure munduan eta gure moduan.