
Komunikazio ez bortitza : bizi-hizkuntza bat
Rosenberg, Marshall
Argitaletxea: Txatxilipurdi Elkartea
Urtea: 2021
ISBN: 978-84-09-25139-1
Deskripzioa
Gutako gehienok, jaio ginenetik, lehiatzeko, epaitzeko, exijitzeko, diagnostikatzeko eta pertsonekin “ondo” dagoenaren eta “gaizki” dagoenaren arabera komunikatzeko eta pentsatzeko hezi gintuzten. Hola komunikatzeak eta pentsatzeak, onenean ere, gaizki ulertuak eta frustrazioa eragin ditzake. Txarrenean, berriz, amorrua, depresioa eta bortizkeria emozionala nahiz fisikoa eragin ditzake.Nazioarteko salduenen artean dagoen Rosenbergen liburu honek istorioak, rol jokoak eta errealitateko adibideak baliatzen ditu Komunikazio EzBortitzaren (KEB) prozesua azaltzeko.Teknika sinpleetatik askoz harago joz, kalitatezko harremanak lortzea eragozten duten pentsaera, hizkuntza eta epai moralistak eraldatzen ikasteko tresna da liburu hau.Gatazkak errazago konpontzen hasteko; nahi dena exijentziarik gabe eskuratzeko; besteen beharrak entzuteko; harreman pertsonalak eta profesionalak indartzeko, eta norbere ahalmenari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.Komunikazio EzBortitzaren bidez, zera ikas daiteke:
- Familiarekin, lagunekin eta lankideekin harremanak nabarmen hobetzen.
- Epaiaren, kritikaren eta amorruaren aurrean lasai egoten.
- Errukia eta elkar ulertzea pizteko moduan hitz egiten, pentsatzen eta entzuten.
- Estresera, depresiora, errura eta lotsara garamatzaten pentsamendu ereduak hausten.
- Edonoiz eta edonon, edozeinekin komunean ditugun gauzak aurkitzen.
Lau hamarkada baino gehiagoan, KEBa hedatuz eta aurrera eginez joan da munduan barrena. Norbanakoek, bikoteek, irakasleek, gurasoek, enpresek, gobernu bulegoek, ospitaleek, enpresen administrazioko eta komunikazioko unibertsitate programek, gizarte bitartekaritzako zentroek, amorrua kudeatzeko programek, bakearen defendatzaileek, gizarte aldaketaren sustatzaileek eta presoak birgaitzeko programek erabili dute KEBa.