Bilaketa aurreratua

Nola izan garen gauza : euskal gatazkaren inguruko ipuin (ia) guztiak

Zaldua, Iban

Argitaletxea: Erein

2021

978-84-9109-774-7

Bilduma: Poltsiko.e ,21

Deskripzioa

Iban Zalduaren irakurlea bazara, badakizu orriotan barneratzeak zer arrisku duen; besteek kontuan izan itzulerarik gabeko bidaia bat hasteko zorian zaudetela; Zalduaren fikzioak, gaia dena izanik ere, zure errealitatea bera bihurrituko baitu.

Idazleak 
Gauza
 esaten dion gure gatazka horri buruzkoak dira liburuko ipuinak, bere hainbat bildumatan beste gai/gatazka batzuk oinarri hartuta ondutakoen artean argitaratutakoak. Ez espero ordea titularren distantziarik, ez pentsa iragana oroigarri hutsa denik; Zalduari eskutik helduz gero, zure orainaldia, etorkizuna, ingurua, ziurtasunak, egunerokoa… jarriko dituzu jokoan; eta helmuga zure etxeko besaulkia izan daiteke, baina dena izango da susmagarria klase ertaineko normaltasun horretan, ez baituzu jakingo fikzioak, are fantasiak, zer zirrikitutatik asaldatuko zaituen. Agian, ezer ez da sinetsi dugun modukoa. Beharbada, fikzioak baino ezin dizkigu zenbait gauza kontatu.https://www.erein.eus/liburua/nola-izan-garen-gauza

Urteko produktuak