
Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza
Azpeitia Eizagirre, Agurtzane / Ozaeta Elorza, Arantzazu / Perez Lizarralde, Karmele
Argitaletxea: Mondragon Unibertsitatea
Urtea: 2021
ISBN: 978-84-09-35107-7
Deskripzioa
Liburuak azaltzen du MIKER iker-taldeak azken 15 urteetan irakasleen prestakuntzan eta ikastetxeen aholkularitzan izandako esperientziatik sortutako prestakuntza-eredua. Eredu hori ezaugarritzeko, hiru begirada gurutzatzen dira liburuan: hezkuntza-berrikuntzaren begirada, gaur egungo berrikuntzaren olatuak eskola eta irakasleak nola eragiten dituen azaltzen duena; irakaslea erdigunera ekartzen duen begirada, prestakuntzaren bidez irakasleen profesionalizazioa eta praktiken garapena eta aldaketa aldarrikatzen duena; eta hizkuntzen trataera eta didaktikaren begirada, MIKERen ikerketa-eta prestakuntza-objektua ezaugarritzen duena. Hiru begirada horien bidez xehatzen dira irakasleen prestakuntzan eta hizkuntzen didaktikan oinarri ditugun marko teorikoak, esperientziak, proposamenak eta tresnak.