Bilaketa aurreratua

Aldiri 43 : etxebizitzaz

Zenbait egile

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea

2020

1889-7185

Deskripzioa

Covid-19aren pandemiak lehen lerrora ekarri du etxebizitzaren afera. 2 hilabetetan zehar, denerako eta ahal zenerako gune bilakatu ditugu etxeak: eskola, lantoki, dantzaleku zein lorategi. Etxean sartu zaigu hiria, eta hainbatetan, ezin kabitu ibili gara.

Etxebizitzaren forma eta funtzio soziala aldatuz joan da historian zehar. Industrializazioak soldatapeko lanak fabrikara atera zituen bezala, familia nuklearraren hegemoniak pribatutasunaren muga zorroztu zuen. Hiriek jasandako immigrazio masiboak bizitetxe duinerako aldarria izan zuen ondorio; eta XIX. mendeko higienismoak argiztapen- eta aireztapen-baldintzen hobetzea ekarri zuen. Egun ere, hainbat dira etxebizitzaren aferak planteatzen dizkigun erronkak, eta etxealdi behartuek erronka horien urgentzia mahaigaineratu digute. Nola sortu espazio malguagoak? Nola egin toki lan ordainduari zein musu-truk egiten denari? Nola lausotu «kanpoarekiko» eta «bestearekiko» mugak?

Urteko produktuak