Bazterrekoa izatearen alde onak
Chobsky, Stephen / Aldekoa-Otalora Agirre, Alex
Argitaletxea: Alai
Urtea: 2020
ISBN: 978-84-120944-4-2
Bilduma: Ganbara
Deskripzioa
Stephen Chbosky
Pittsburgh-en (Pennsylvania) 1970eko urtarrilaren 25ean jaio zen. Estatu Batuetako eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria da. 1992an, Gidoigintzako lizentzia atera zuen Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean, eta, 1995ean estreinatu zuen bere lehen filma. Hala ere, idatzi zuen lehen eleberriak –Bazterrekoa izatearen alde onak (1999)– eman zion izena, arrakasta handia izan baitzuen nerabeen artean. Eleberriak eztabaida handia piztu zuen AEBn idazleak nerabeen sexualitateaz eta drogen erabileraz egin zuen erretratuagatik. Liburu beraren zinema-bertsioaren gidoia ere idatzi zuen, baita filma zuzendu ere. Horrez gain, hainbat filmetan eta telesailetan hartu du parte zuzendari, gidoigile eta produktore gisa, eta beste eleberri bat ere argitaratu du: Imaginary Friend (2019).
Bazterrekoa izatearen alde onak
Bazterrean bizitzeak munduaren ikuspegi paregabea ematen du. Baina beti heltzen da oholtzara igo eta mundua barrutik ikusteko mementoa.
Charlie mutil berezia da: bakartia, irakurzalea eta gogoetatsua da, eta asko kostatzen zaio beste pertsona batzuekin harreman normalak sortzea. Institutuan hasi berri da, eta inoiz baino bakarrago sentitzen da lagun bakarrak bere burua hil duelako. Baina Sam eta Patrick neba-arrebak ezagutzen dituenean –institutuko neska-mutilik bizkorrenak eta bitxienak– eta haien lagun-taldean murgiltzen denean, ulertzen hasten da zer den haztea eta heldua izatea. Haiekin batera, bide berri eta harrigarriak jorratzen ditu: musika berria ezagutzen du, edaten eta erretzen hasten da, parrandan joaten da, sexua esperimentatzen du, baita maitasuna eta maitemina ere. Bestela esanda, haurtzarotik nerabezarora, eta nerabezarotik helduarorantz eramaten duen bidaiari ekiten dio.