Bilaketa aurreratua

Isilik daude harriak

Estitxu Pinatxo

Diskoetxea:

2021

Euskarria: CD

Deskripzioa

Estitxu abeslari eta konpositore nafarra (Bera, 1987) 15 urte besterik ez zituela sartu zen musikaren munduan, Egan erromeria talde mitikoaren teklista eta korista izan zelarik. Ordutik aurrera, eta abeslari gisa jada, hainbat proiektu iritsi ziren, musika estilo ezberdinak jorratuz, euskal musikako kantu tradizionaletatik hasi eta jazza edo erritmo latinoagoak interpretatuz. Gainera, Estitxuk ospe handiko euskal artisten omenezko kontzertu berezietan parte hartu du, egungo panorama musikaleko bertze izen garrantzitsu batzuekin batera, hala nola Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Petti, Miren Narbaiza,... 2019ko azaroan bere lehen diska argiratu zuen. “Haize gorri batek” izenburupean, bere abesti propioez osatutako disk. Euskaraz idatzitako testuak ukitu beltz nabaria duen musikaz jantzi zituen Estitxuk. Orain, 2021eko azaroan bigarren lana ailegatu da: “Isilik daude harriak”. Zentsuraren gaia oinarri hartuta, XX. mendean, arrazoi sozialak, politikoak, erlijiosoak edo moralak medio, debekatuak edo ixilaraziak izan ziren 10 kantu bildu ditu eta Harkaitz Canoren laguntzaz horiek euskarara itzuli dituzte, beren moldaketa propioa eginez.

Urteko produktuak