
Bertsolari 126. Udako alea : Nerea Ibarzabal eta Saioa Alkaiza - xakea - Lekeitio
Zuazubiskar, Ane / Izagirre Urreaga, Koldo / Intxausti, Aissa / Egaña, Andoni
Argitaletxea: Bertsolari Aldizkaria
Urtea: 2022
ISBN: 977-11-37248-61-0
Deskripzioa
Zaldieroaren umorearekin egingo duzu topo lehendabizi, jarraian Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak bertsolaritzarekin daukan harremanaren berri izateko. Xakea eta bertsolaritzaren artean ez baduzu loturarik ikusten, irakurri Jon Altuna Oxanen erreportajea.Saioa Alkaiza eta Nerea Ibarzabal elkartzeko gogo bizia geneukan, eta asebeteta geratu gara. Ane Zuazubiskarren galderei erantzun diete Nafarroako Eta Bizkaiko egungo txapeldunek.Herrialdeetako txapeldun gehienak kazetariak dira. Kasualitatea? Antxoka Agirre kazetaritza irakaslea fenomeno hori aztertzen jarri da.Bederatzikoa. Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen, eta “bederatzikoa” bertso neurria ere bada. Konpositorearen obra eta bizitza errepasatzen dabiltza Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso piano jotzailea. Andonik kontatu dizkigu nondik norakoak.Haritz Mujikak eta Ane Zuazubiskarrek ttakun eta herren jarraitzen dute bertso kalakan.Koldo Izagirrek erreportaje mamitsua idatzi du hiru pertsonaren bueltan: Balentin Larrea konpositorea, Mateo Mujika apezpikua eta Piarres Ibarrart ikazkina. Pello Esnal bat-batekotasunaren jolasaz mintzo zaigu, Txirrita txapeldun artikuluan.Bertsolari aldizkariaren II. Bertsopaper lehiaketa antolatu dugu. Informatu parte hartzeko baldintzez, banatuko diren sariez… eta hasi arkatza zorrozten!Idazmakinaz atalean Juan Mari Areitioren berri jasoko dugu lehen eskutik. Bertsoa eta krimena uztartzen jarraitzen du Beñat Hach Embarekek, eta Jaungoiko Txikierrenteriarraren berri emango digu, Pello Zabaleta Lekuonaren bertso sorta hizpide.Nazioarteko atalean Alpujarretako (Granada, Espainia) troboaren inguruan hitz egin digu Alberto del Campo Tejedor antropologia sozialeko irakasleak.Finitzeko, Aissa Intxausti bertsolari lekeitiarrak bere herrian barrena eramango gaitu bertso ibilbide bat egitera.