Dendako bilatzaile aurreratua

Gure heroiak : Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat

Lopez Rodriguez, Axier

Argitaletxea: Argia


Urtea: 2022
Euskarria: 280 or.
Deskripzioa
Ez zu eta ez ni ez gara kolonialista, inbaditzaile, konkistatzaile, ezta esklabista ere. Munduko beste muturreko indigena basatiak akabatu, gainerakoak Kristoren gurutzearen itzalpean “zibilizatu”, eta beren lurrak eta ondasunak arpilatzea ez da egun orberarentzat aldarrikatzeko moduko zerbait.
Inork ez ditu bere egiten euskal herritar askok (ere) mende luzez egindako astakeria horiek. Baina konkistatzailea esploratzaile, kolonizatzailea humanista eta esklabista enpresa-gizon bilakatuz gero, orduan errazagoa da.
Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, kaleen izenetan eta plazetako eskulturetan, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako.
Orrialde kopurua: 280

Antzeko produktua