Laranjondoa
Antinori, Andrea
Argitaletxea: A Fin de Cuentos
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-124908-3-1
Bilduma: Uf 7
Deskripzioa
Ez da atsedenik laranjondoarentzat! Arbola bihurtu eta berehala, txoriek fruituak kenduko dizkiote, beldar batek hostoak jango dizkio, nekazari bat iritsiko zaio guraize handi batzuk eskuetan dituela… Baina laranjondoak ezingo du etsi: denei erakutsiko die zer sentitzen duen mozten eta jaten dutenean. Polizia iritsitakoan, ihes egingo du adoretsu, eraikinen teilatuen gainetik, eskailera mekanikoetan gora eta behera, itsasontziz, eta baita hegazkinez ere, irla eder batera heldu arte. Eta zer gertatuko zaio laranjondo jaio berriari? Bada, badirudi mundu guztiak ikasi duela zerbait istorio honetan! Andrea Antinorik dioen bezala: “Ez inoiz trabarik egin hazten ari den laranjondo bati!”.