
Oharra
Irazu Garikano, Jone / Montero, Daniel / Serrano, Pilar
Argitaletxea: Kalandraka ; Pamiela
Urtea: 2022
ISBN: 9788491722670
Bilduma: Tamaina handia
Deskripzioa
Nagore beti korrika eta presaka ateratzen zen etxetikeskolara garaiz iristeko. Bere koadernoak motxilatik ateratzen ari zela,ohar bat erori zen lurrera.Nagorek irakurri, eta Josu bere kidearen estutxe gainean utzi zuen…Mezu ezezaguna duen ohar bat eskuz esku pasatzen doa eta, haren bidaiari segika, istorio alai eta zirraragarri hau gertatzen den auzoa ezagutzen joango gara: eraikinak, kaleak, eskola, osasun-zentroa, parkea eta baita lur-azpia ere… Eta auzotarrak ere bai: umeak, amak, adinekoak, lanbide askotako langileak… Denengana baitarama oharrak, modu batera edo bestera, bere mezu misteriotsua.Akordeoi formatuko liburu honetan, Daniel Montero Galánen ilustrazioek komikigintzaren eta zinemaren dinamismoa duten baliabide grafikoen bidez osatzen dute Pilar Serrano Burgosen testua. Detailez eta umorez betetako lana da: irakurraldi bakarrean agortu gabe, aurkikuntza berriak eskainiko dizkigu auzoko bizimoduan barneratzen garen aldiro.Laminaren beste aldean, pertsonaia galeria zabal batek -maskotak barne- haien izaera, amets, sekretu… eta abarren berri ematen du, irudimenari mila aukera eskainiz Oharrako abentura alai eta optimistak argumentu narratibo berriekin luzatzeko.