Dendako bilatzaile aurreratua

Paperezkoak, altxor bat hilero : urriko bidalketako liburua + podcasta + ariketa/eskulanak + irakurketa gida + sorpresa gehiago

Paperezkoak lan-taldea

Argitaletxea: Zenbait argitaletxe

20.9 €


Urtea: 2022
Bilduma: Paperezkoak, altxor bat hilero
Euskarria: + podcasta, elementu osagarriak, irakurketa gida
Deskripzioa
Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu batoparitzeko harpidetza proiektua da. 
Hilean behin harpidedunek etxean kaxa batean ondorengo materiala jasoko dute: 
  • Mimo handiz aukeratutako euskarazko album ilustratu bat,
  • Liburuaren osagarri izango diren eskulan eta ariketa ezberdinak
  • ipuina haurrarekin modu egokian landu ahal izateko irakurketa gida labur bat 
  • Hilabeteko album ilustratuari lotutako podcast bat.

Euskarazko kultura eta literatura txikitatik ilusioz beteriko modu atsegin batean gerturatzeko ideia izan dugu. Euskaraz horrelako egitasmoak egotea beharrezkoa dela uste dugu, irakurzaletasuna modu atseginean eta dibertigarrian txikitatik sustatzeko helburua dutenak. Irakurketa norberaren garapenerako, garapen afektiborako eta jokabide egokiak hartzeko bide gisa ulertzen dugu. 
Gurasoak liburu-dendariak genituen eta gu ere liburu dendari gara. Kasik berrogeita hamar urte eramaten ditugu txikienei liburuak gomendatzen trinitate kaleko zazpigarrenean, Garoa liburu-dendan, Zarautzen. Txikitatik paperaren usainez inguraturik hazi gara, letra txikien artean ezkutatzen diren istorioez irudimena elikatuz eta literatura gure eguneroko osagai bihurtuz. Irakurketarekiko lehen harremanaktxikitatik eta familia giroan hasten direla dakigu eta hori bera gureondorengoei eskaini nahi diegu Paperezkoak proiektu honen bidez.

Antzeko produktua