Dendako bilatzaile aurreratua

Hitzekin Jolasean

Markez, Esti

Diskoetxea: Markez, Esti


Urtea: 2022
ISBN: 843-66-05991-02-3
Euskarria: CD
Deskripzioa
Hitzekin Jolasean diskoan pop-rock musika da nagusi. 
Bere estilo bakarra eta berezia bizitzako arlo desberdinen inguruan hausnartzera gonbidatzen duten mezuekin uztartzen da. 

Etapa berri honetan, gainera, ibilbide profesional luzea duten musikariez inguratu da Markez, hala nola Iker Lauroba (gitarra) eta Josu Erviti (bateria), baina baita ere Dánae Riaño (baxua) bezalako artisten freskotasuna izan du lagun. Esperientzia, profesionaltasuna eta gaztetasuna batzen dituen formazio musikala da beraz, eta diskoan zein zuzenekoetan, hain bereizgarria den euren estilo berria izango da protagonista nagusia. 

Bere taldeaz gain, albumeko ahotsetan bi artista oso berezi aurkituko ditugu. Alde batetik, Eñaut Elorrieta “Ametsez ezin da bizi” izeneko  abestian eta, bigarrena, bere aita eta orain arte bere ibilbide musikalean bidelagun izan den Mikel Markez. Azken honek, “Notak airean” kantan hartu du parte. 

Musikan ere kolaborazio apartak izan ditu: Garazi Esnaola (pianoa “Bi begirada” abestian) eta  Arkaitz Miner (biola eta biolina “Notak airean” abestian). 

Hitzetan  berriz, Alaia Martin eta Jon Martin izan ditu letragile hiru abestitan. Alaiarenak dira “Onena” eta “Bi Begirada”, Jonena berriz “Notak airean”. 


Antzeko produktua