
Tximeletak eta gozokiak
Gabilondo, Nahikari / Bautista, Maitane
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-1370-330-5
Bilduma: Matxinsalto
Deskripzioa
Bero egiten du, baina Kimuk nahiago du tximeleten atzetik korrika eta haiekin jolasean ibili lagunekin uretara sartu baino. Iseka egiten diote lagunek, baina berdin dio; Kimuk ez du haien beharrik, aski baitu tximeletekin.
Mattin ez da tximeleten atzetik ibiltzen, baina bai barraskiloen atzetik. Badaki euria egin ondoren ezkutalekuetatik irteten direla barraskiloak. Eta zain egoten da; euriaren osteko eguzkiaren zain. Eguzkia maite baitu, eta gozokiak; aitonak ematen dizkion gozokiak.
Tximeletak eta gozokiak. Gozokiak eta tximeletak. Kendu bilgarria gozokiari, eta utzi tximeletei hegan egiten.
Ikasgelako lagunartekotasuna hobetzeko eta gaztetxoen garapen emozionala lantzeko bi ipuin ezin hobe.