Dendako bilatzaile aurreratua

Gorbeiako istorioen bila : gure mendi magikoko hamalau igoera = En busca de las historias del Gorbeia : catorce ascensiones por nuestra montaña mágica

Sánchez-Beaskoetxea, Javier

Argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia


Urtea: 2022
Deskripzioa
Liburu honetan aurkezten diren hamalau ibilbideekin, beste garai batzuetan sortutako menhirrak bisitatu eta ezagutuko ditugu, bai eta ur-jauzi ezkutuak, otsoek irentsitako neskatxak, istorio sinesgaitzak, harpe izugarriak, gailur ahaztuak, beste garai batzuetako zepelinak, baso sorginduak eta lubaki mingarriak; ia inork zapaltzen ez dituen bideak zapalduko ditugu; eskutitzak iristen ez diren tokiko gutunontziak irekiko ditugu; eta, garrantzitsuena Gorbeia ez eze jende gutxik ezagutzen dituen istorioak ere ezagutuko ditugu. Zailtasun ertaineko hamalau ibilbide izango dira, horietako bat izan ezik; azken hori egiteko, ordu batzuk gehiago beharko ditugu ibilbide arrunt bat egiteko behar duguna baino. Izan ere, Bilboko mendizale askoren tradizioetako bat egingo dugu: Bizkaiko hiriburutik Gorbeiako gurutzeraino oinez joatea.

Antzeko produktua