Dendako bilatzaile aurreratua

Zerua Orain

Merina Gris

Diskoetxea: Airaka


Urtea: 2022
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
“Zerua Orain” Dena orain nahi izatea da. Anbizioa,
erretasuna, grina, sua eta dopamina.
Etxea teilatutik hastea. Eta erortzen bazara, hartzen
duzun kolpea.
Konturatzea, zerua zure gainean duzula, orain. Berdin
du noiz irakurtzen duzun hau. Beti duzu zerua gainean.
Antsietatea, mierdak, beldurra, pasioa, borroka eta
bakea.
Amodioa, biolentzia, edertasuna. Bizitza.
Une puta batez gelditu, eta zerura begiratzea. Orain. Ya.

Etorkizuneko nostalgia lehergailu bat da. Mark
Fisherrek depresioaren ekonomiaz eta errealismo
kapitalistaz hitz egiten zuen, buruaz beste egin
aurretik. Ba al da beste errealitate posiblerik? Zein
da gure garaia? Iraganari begiratu eta gertatutakoari
lekua egin diezaiokegu, gure belaunaldiaren motxila
pisutsuan. Belauniko, belaunkadaz belaunkada.
Etorkizuna egunero asmatu beharreko erronka da. Eta
Merina Gris lehergailu bat da.
Eraikin lehertu bateko kristalak sampleatuz broken
beata eskaini, oihu zakarren eta melodia sinpleen
artean lotura asmatu. Amorrua atera behar da, baina
elkarrekin abestuz: Os lo juro que es la ostia lo que
tengo que contar, ez geratu azalean. Zer da pop
musika ez bada gure backgroundaren inguruan zubiak
eraikitzea?
Ed is Dead, Alizzz eta Charlie XCX popa dira, Kortatu,
Berri Txarrak eta Chill Mafia diren bezala. Elkarrekin
abesteak sendatuko ditu zauriak. Saiatzen gara, ez
dirudien arren. Azken finean, negar egin arazten
digunaz barre egin dezakegu. Lehen ez ginen
zoriontsuago. Eta Merina Gris lehergailu bat da.
Pascal, Julen eta Sara. Elektronika eta iruditeria
berri bat. Probintzianismorik gabe, garaiari heldu
diezaiokegu hemendik, guretik eta gurean. Hori da
Zerua orain. Gu, etorkizun iluneko belaunaldi kamustu
hau, no future esateko otzanegiak, dena errepikapena
dela sinestarazi diguten umezurtzak. “Dena asmatuta
dago” diote. Guk diogu: dena dago egiteko. Eta Merina
Gris lehergailu bat da.

Antzeko produktua