Dendako bilatzaile aurreratua

Hordago

Delirium Tremens

Diskoetxea: Mauka


Urtea: 2022
Euskarria: Biniloa + CD
Deskripzioa
Mutrikuarren 3garren estudio lan luzea aurkeztera gatoz. Izenburuak berak dio: HORDAGO.Eta honekin, -30 urteren ondotik!- taldearen itzulera ere bai. Hirukote hasitako egitasmoa, lau-kote bilakatu zen azken urteetarako Iñigo Muguruzaren talderatzearekin. Eta kide eta LAGUN honi 2019an egindako despedida-omenaldiak elkartu du, berriz ere, aspaldian isilik zen DE-LIRIUM TREMENS. Rock musika eta abestiak zain zeuden. Baita gu ere!!!
 
HORDAGO da erantzuna. 8 abesti. Orain taldekide -gitarra jotzaile- ere baden Haritz Harre-guy-k grabatutako 8 kantu. 80ko hamarkadatik 2022ra dagoen jauzia dago abesti hauetan ere. Iragana, kolpean, oraina bilakatu da. Geroa? Ez, horrenbeste ere ez. Aldatu bai, baina aldrebestu ez. Hauek, “ez dago gerorik” garai eta ustekoak dira. Atzo, gaur bihar zan(JoxeanArtze-SEN).
 
Eta, hori da dagoena, rock eta orduko jarreraren benetakotasuna. Ados, urte “pare bat”
gehiago ere bai. Hala ere, DELIRIUM, urteetan lokalean ezkutatuta eta erreta egon ostean orain berriz azaleratu den dinosauriotik-tik baina gertuago dago, iragan azpimarratuko talde “hasi berri”-tik.
 
Zeure begiekin ikusiko duzu, Juantxoren kolpeak dena astintzen jarraitzen du. Patxiren oinarri eta planta, estuak baina luzeeeeak dira. Eta, Haritzen gitarra berria ezin hobeto ezkontzen da Andoniren betiko Fender beltzarekin. Eta boz erabat identifikagarriarekin ere bai. Ez dago belaunaldi arteko zulorik. Kantuen hitzak -hirutan Jon Maiak lagundu dio Andoniri- betiko kaos, etsipen eta egonezin eta... umorez beteta datoz. Eta horretan dago, HORDAGO, DELIRIUM TREMENS-en bigarren gaztealdia. Zenbatgarrenean harrapatzen zaitu zu?
 

Antzeko produktua