
Atomika
Kokein
Diskoetxea: Mauka
Urtea: 2022
Euskarria: CD
Deskripzioa
KOKEIN Atomika (2022, CD/LP/Digitala)
Kokein talde eibartarraren disko berriak Atomika du izena. Atomoz atomo eta
elementuz elementu loratzen den lan hau 8 abestiz osatua dago. Taldekide
guztien indarraren batuketak sortutako disko honetan berritasunak aurki
ditzazkegu Kokein taldearen baitan. Beti ere berpizte musikal baten asmoarekin
sortzen dituzte abesti berriak eta diskoak, barrua mugitzen dien zerbaiten bila,
eta oraingoan ere asetuta gelditu dira.
Soinu ezberdina dakarkigu oraingoan Kokeinek; lasaiago, ambientalago eta
batez ere azken lanetan rockeroago ezagutu dugu taldea bere ibilbidean zehar
baina Atomikarekin entzuleen gorputzak mugiarazi nahi dituzte Eñaut
Gaztañagaren laguntzaz nahastu dituzten erritmo bizi, ahots efektu eta soinu
sintetizatu berriekin.
Leraren (Ep, 2019) bideari jarraiki Atomika orain artean landu duten diskorik
dantzagarriena dela esan daiteke Argirik Gabe Dantzan, Ispiluari Begiratzean
edota Eztanda abestietan antzeman daitekeen bezala. Beti ere eurengan hain
bereizgarria den kantu sorta anitz batez borobildurik: Unea, Ferpektua edota
Esan kasu.
Hitzetan orain artean bezala jarraitu dute, gai sozialak jorratuz, barnean
dituzten sentipenak kanporatuz eta libre sentitzea aldarrikatuz.
Gainera lagun zaharrak eta berriak izan dituzte euren abestiak elkarbanatzen
kantu bilduma hau are atomikoagoa bihurtuz Kiliki Frexko (Chill Mafia), Juanjo
(Ezpalak) eta hain gertukoa duten Miren Narbaizarekin (MICE) batera.
Bizitzen ari diren eraldaketa atomiko hau gozatzeko irrikaz daude. Eztanda
hemen da!