Dendako bilatzaile aurreratua

II

Sutan

Diskoetxea: Mauka


Urtea: 2022
Euskarria: CD
Deskripzioa
Sutan taldea (Bilbo, 2014) interes eta oinarri ezberdinetako musikariak elkartuz estilo propioa aurkitzea lortu duen taldea da. Zuzenekoetan aurkezten dituzten abestiek publikoarekin konektatzea lortzen dute, haien ibilbide musikalean eragina izan duten artisten doinuak beren abesti propioekin uztartuz.

2019aren amaieran “AB” (Mauka Musikagintza) izeneko lehen diskoa kaleratu zuten, hau aurkezteko 20 kontzertu inguruko bira prestatuz, 2020ko urtarrila eta maiatza artean. Tamalez, pandemiaren ondorioz, berretsitako kontzertuen gehiengoa bertan behera geratu zen. Egoera honek ez zituen geldiarazi eta horren adibide da 2021eko uztailean argitaratutako single-a, Nahiko Bizirik izenekoa eta Ieltxu Gimenezen gidaritzapean Phase estudioan grabatu eta ekoitzia.

2022ko udan, Gaua estudioan sartu eta “II” (Bi) (Mauka Musikagintza) izeneko diskoa grabatu zuten, oraingoan ere Ieltxu Gimenez ekoizle lanetan izanik, Oihan Moreno eta Alain Gutierrez-ekin. Sutaneko kideak haien entzuleei bigarren diskoa oholtza gainean aurkezteko gogotsu daude, aurreko biran gertatutakoari buelta eman eta zuzenean publikoaren gertutasuna eta berotasuna sentitzeko irrikan.

Antzeko produktua