
Bizirik ez bagaude
Urtea: 2022
Euskarria: CD
Deskripzioa
Mugan Donostian jaiotako talde bat da. Kantuen sorrera 2017an hasi bazen ere, 2019ko urrian eman zuten haien lehen kontzertua. Bi urte taldea eratzen pasa ondoren, hainbat agerraldi egiteko aukera izan zuten.
2020ak ezarritako bizimodu berriaren ondorioz, taldeak urtebeteko kontzertu etenaldia jasan zuen; tartean, Udabiberri (2020), aurkezpen kantu gisa argitaratuz.
Agertokietara itzultzeko asmoz, zazpikoteak Kutxa Kultur Musikaren atea jo zuen. Bertan hautatuak izanaren ondorioz, taldea berpiztu, eta proiektua indartzen hasi ziren. Urte hartan, Kalean (2021) eta Pangea (2021) argitaratzeaz gain, hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herriko hiri desberdinetan, beste talde batzuekin kolaboratzeaz gain.
Gaur egun, taldeak bere lehen lan luzea aurkeztu berri du. Bizirik ez bagaude (2022). “Sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa.” Herriz-herri lan berria aurkezteko unea dute orain.