
Panpin hautsien dantza 2
Hatxe
Diskoetxea: Mukuru
Urtea: 2022
Euskarria: CD
Deskripzioa
“Panpin hautsien dantza” HATXEk sortutako kontzertua da. Pianoa,
ahotsa, gitarra, bibolina eta bateriarentzat idatzitakoa. Baina
ez da ohiko kontzertu bat. Ezta ere bakarkako kantuen
segida bat. Antzerki ikuskizunen antzera hasiera bat eta
bukaera bat du. Kantuen arteko trantsizioak testuekin,
argiekin edota inprobisazio eta material
elektroakustikoarekin landu dira. Pieza guztiek bat eginez.
Kantu hauen marrazketa sorkuntza asko bezala intuiziotik
hasten da, baina paraleloki Teoria King Kong (Virginia
Despente), Historia de españa contada a las niñas (Maria
Bastarós), Antídotos contra la belleza (ana elena pena),
Amek ez dute (Katixa Agirre), Malditas (Itziar Ziga), Madres
arrepentidas (Orna Donath), Post Coño (Gabby Bess) eta
beste hainbat libururen irakurketak eginez joango da.
Honek, amaierako kontzertuaren kontzeptualizazioan
eragina izango duelarik.