Dendako bilatzaile aurreratua

Beste mundu bat nahi genuen : Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979

Satrustegi Andres, Imanol

Argitaletxea: Nafarroako Gobernua


Urtea: 2022
ISBN: 9788423536290
Deskripzioa
Francoren diktaduraren hondar urteetan Nafarroako oposizio antifrankistak eta langile mugimenduak aparteko mobilizazio gaitasuna eta ezusteko erradikalizazioa erdietsi zituzten. Izan ere, beste lurralde batzuetan ez bezala, ezker iraultzaileko alderdiek (ORT, EMK, LKI edo PTE esaterako) errotze ahalmen handia izan zuten.

Alabaina, itxaropen baikorrak sortu baziren ere, Trantsizioan zehar, ezker erradikaleko alderdiak gainbeheran sartu ziren eta ondorengo urteetan gizarte mugimenduen gidaritza ezker abertzaleak hartu zuen.

Ehundaka gizon-emakumek erabakia hartu zuten erregimen frankistaren eta kapitalismoaren aurka klandestinitatean borrokatzeko. Errepresioak eragindako beldurra zela eta, ez zen erabaki xamurra izan, baina iraultzak iradokitzen zien ilusioak eta borrokak lagunen arteko giro adiskidetsuak konpromisorako grina berrindartzen zuten, beste mundu bat nahi zuten eta.

Antzeko produktua