
Esan Gabekoak
Guda dantza
Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak
Urtea: 2022
Euskarria: QR
Deskripzioa
Guda Dantza musika talde bizkaitarra gara eta aurten 10 urte bete ditugu agertokietan. Badakigu komenigarria litzatekeela gure musika proposamenari etiketa bat bilatzea, baina zorionez, memento honetan ez da posible. Ska-rock erritmoen inguruan mugitzen diren hiru disko kaleratu ostean, zerbait desberdina dakarkigu mahai gainera.Asko izan dira azken urteotan esan ez ditugunak. Ez dakigu nola heldu ginen puntu honetara, baina 2019 inguruan ohartu ginen gure ibilbideko zenbait unetan ez garela erabat zintzoak izan. Bueno, agian ez da horren dramatiko jartzeko, baina egia da zenbait mementotan, beharbada lotsagatik, gauza asko tintontzian utzi ditugula. Horrela hasi ginen lan honen proiektuari bueltak ematen.