
Dikeak
Solà Sàez, Irene / Elosegi Arregi, Joxan
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-9868-766-8
Bilduma: Narrazioa
Deskripzioa
Ada bere herrira itzultzen da, Londresen hiru urteko egonaldia egin ondoren. Itzulera horren ondorengo udako hilabete luzeetan, familia, lagun eta aspaldiko maitale batekin elkartzen da.
Baita herriarekin berarekin ere, Ada hazten ikusi zuen lekuarekin. Beragandik urrundu nahi izan zuen unibertso txiki hori berreskuratzeko asmoz, Ada bertakoen inguruko kontakizunak asmatzen hasten da.
Kontatzen dena, beraz, Adaren historia da, eta Adaren historien historia ere bai. Kontakizun hari ugariez ehundutako nobela da hau, unibertso intimo eta partekatu baten mosaikoa osatzen duten narrazio txikien batuketaz egindako liburua.
Irene Solàk, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuaren egile ospetsuak, eleberri honekin egin zuen debuta, eta 2017ko Documenta Saria irabazi zuen.
Narrazioek mundua azaltzeko duten garrantziari buruzko nobela da Dikeak, historiak kontatzeko artearen ospakizuna.