
Humanitatearen une gorenak
Galarraga Lopetegi, Aritz
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-9868-770-5
Bilduma: Saiakera
Deskripzioa
«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une
gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig
austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu
ditu, izenburuak ondo dioen moduan, humanitatearen une goren
batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera
ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen
diktaduratik urrundu, eta inguruko errealitateari begiratzen
diotenak. Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak,
kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak (eta ez hain atseginak).
Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako
bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz,
noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira
Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota Markos
Zapiain (orriotan MZ izendapenaren pean); eta, besteren gainetik, haiek
sortutako obrak. Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen
dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio
lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko
elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak,
osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera askotariko bat da,
Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz
hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen
dituena.