
El botánico Lacoizqueta y su mundo : historia de Bertizarana
Gil Bera, Eduardo
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Urtea: 2021
ISBN: 978-84-235-3610-8
Deskripzioa
Jose María Lacoizqueta (1831-1891) botanikari bikaina izateaz gain, XIX. mendeko zientzialari nafar handienetakoa izan zen. Bere jaioterriko apaiza izan zen ordenatu zenetik hil zen arte, eta bere aisialdian Bertizaranako bere jaioterrian eta inguruetan landare-espezieak bilatzen, biltzen, deskribatzen eta aztertzen aritzen zen. Bere herritik atera gabe, harreman handia izan zuen Europako botanikari ospetsuenekin, eta haiek botanikari gorentzat izan zuten Lacoizqueta. Biografia txiki hau bere herrikidea den Eduardo Gil Bera idazleak idatzi du. Bertizaranari, ibarreko bizitza tradizionalari eta botanikoaren familia-inguruneari buruzko albiste historiko ugarirekin osatua da, dokumentazio berri eta askotan argitaratu gabea erabiliz.