Dendako bilatzaile aurreratua

Burrundaria

Pelax

Diskoetxea: Balio Dute


Urtea: 2020
Euskarria: CD
Deskripzioa
Burrundaria egin. (ad.). Hacer ruido continuado, vibrar, zumbar. Faites du bruit continu, vibrez, bourdonnez. Kanpai nausixak burrundara luzia eitten dau. Pentsamendu horiek guztiak burrundaran bururatu zitzaizkidan. [OEH]
Ry Cooder eta Jean Michel Jarre bakarrik geratu dira esku artean zituzten kantuentzako pelikularik gabe. Zinema zuzendaria birus batek jota hil da, edo dena-azkar-merke-eta-salgarriren apologetikoek itota. Baina zeluloidea berrerabili daiteke gigabyte formatuan?
Noiz bota genuen azken gaupasa? Noiz komunetan ilara egin launaka bosnaka? Kaktus berriz irekiko al dute? Nahi al duzu negar egin eta ondoren lotsatu? Maite zaitut esan exajeratzen ari zarela jakin arren? Damutu?
“Zu zera zure bizitzako filmaren zuzendaria” diote Chaplin eta Mr. Wonderfullek. Mister euskaldunek zer dio murrizketez? 2020 esperimentuaren urtea da. Bizitzarekin jolastea arau. Zaratarik egin gabe jolastu al daiteke? 
Hitzak behar baditu lan honek gehitu izkiozu zuk zeuk. Pelikula honetan gaiztoa zu izan zaitezke eta. 
Disko hau 2020ko udaran zehar grabatua izan da Egiako Tolaren. Unai Pelayo: gitarrak, sintetizadoreak eta lauda.Andoni Olaetxea: grabaketa eta nahasketak.Iñigo Ozaeta, Iker Vazquez eta Andoni Olaetxearen ekarpenak ere entzun daitezke diskoan nonbait.Masterra: Jonan OrdorikaArgazkiak: Nagore LegarretaTestua: Xalba RamirezBideoa: Malen Otxoa

Antzeko produktua