Dendako bilatzaile aurreratua

(hutsa)

Mäirü

Diskoetxea: Maita kultura

13 €


Urtea: 2022
Euskarria: CD
Deskripzioa
Talde bat baino, Mairu orkestra ttipi bat da. 9 musikariek instrumentu elektroniko zeinorganikoak nahasten dituzte haien sorkuntzetan: sintetizagailuak, txalaparta,ttunttuna, indiako harmonioa, zeharkako flauta, kitarra, ahotsak….Galaktikoa, bukolikoa eta mistikoa den bidaia bat proposatzen dizue Mairuk, ametsegin eta dantzatzeko.
Eman dezagun zinez aspaldiko kondaira zahar bat. Iniziazio bidaia itxurako odiseahorretan, hamar protagonistak izaki mitiko baten bila abiatzen dira. Pittaka,ibilbidearen egiazko xedeaz ohartzen dira: elkarren artean fusionatu behar dute, izakibakar bilakatzeko; hain zuzen, xerkatzen zuten hura: MairuIpuin moderno hori musikaren mintzaira unibertsalean kontatzen digute.Txalapartaren sustraiez iragan urrunean errotua izanik ere, egungo-egungo trantzeraekarri dute, sintetizagailuak eta tratamendu modernoak behialako oihartzunekinuztartuz.Tribala, liluragarria eta harrigarria dena bertan izanki, kontakizun horrek ez lezakenehor hotz utz.Proposamen sailkaezin eta ausarta.

Antzeko produktua