Hamar
Lomas, Raúl / Merino, Lur
Diskoetxea: Lomas, Raúl ; Merino, Lur
Urtea: 2022
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
[H]AMAR Raúl Lomas (Doctor Deseoren teklatu jotzailea eta Hermana Maryren sortzailea) eta Lur Merinoren proiektu artistiko musikala da. [H]AMAR singlea, kanal anitzeko soinu-instalazio formatuan, saritu dute 2022ko Arte Vital Lehiaketan.
Iñaki Anton “Uoho”k biniloaren bertsio estereoa nahastu eta masterizatu du.
[H]AMAR prozesuan dagoen proiektu bat da, eta oraingo honetan 7” binilo formatuan kaleratzen da, 300 aleko edizio mugatuan. A aldeak [H]AMAR konposizioaren nahasketa estereo bat dauka. B aldeak, AMAR izenekoak, jatorrizko konposizioaren «oihartzunak» erreproduzitzen ditu.
[H]AMAR Lur Merinok loezin gau batean idatzitako poema baten izenburua da. Bikotekidea etxetik urrun dagoela, milaka kilometrora, hamar urte beteko dituen harremanari buruzko beldurrak eta zalantzak sortzen dira. [H]AMAR hitzaren sonoritatearen zentzu bikoitzarekin jolasten da. Hamar euskaraz: 10. Amar gaztelaniaz: maitatu.