Dendako bilatzaile aurreratua

Tirso Lacalle, "El cojo de Cirauqui" (1845-1920) : un contraguerrillero liberal navarro

García Sanz-Marcotegui, Angel

Argitaletxea: Nafarroako Gobernua


Urtea: 2022
ISBN: 978-84-235-3630-6
Deskripzioa
Tirso Lacalle “Ziraukiko herrena” kontragerrillari liberalaren figura interesgarria bezain eztabaidagarria da. Bere garaian oso ezaguna izan bazen ere, urteen poderioz ia ahaztu egin da. Tirso Lacalleren bizitza ikertzea trabaz beteta egon da, autore gehienen interes alderdikoiak zaildu egin baitu egiazko informazioa eskuratzea. Lan honetan 1873ko uztailaren 13an Ziraukin izandako gertaera tragikoen berri ematen da, Lacalle azken karlistaldian Tafallako kontragerrillaren buru zenean gertatutakoak. Gerra hartan, hain ospetsua bilakatu zen, ezen bere izena eta ezizena Espainia osoan eta baita atzerrian ere ezagutu baitziren.
Hark agindu omen zituen hainbat preso karlisten fusilamendu hipotetikoak ere aipatzen dira liburu honetan (batzuk argi asmatuak), bere ustezko izaera krudela eta odoltsua egiaztatuko luketenak, baita 1920an hil zen arteko ibilbidea ere. 

Antzeko produktua