Una ventana al pasado : viaje visual por la arqueología de Navarra
Zenbait egile / Dieguez, Iñaki
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-235-3606-1
Deskripzioa
Liburu honek Nafarroako aztarnategi nagusietara bidaia proposatzen du, gure erkidegoan azken bi hamarkadetan egindako arkeologia lanen ilustrazioen bidez.
Argitalpen honen bidez, arkeologia gizarte osora hurbildu nahi da, baina ikuspegi berri batetik; irudiena, hain zuzen ere. Bertan lan egin duten ikerketa-taldeen lan-hipotesiak publikoari eskaintzen zaizkio, gure iraganera benetako leiho bat sortuz, historiaurretik XIX. mendera arte.Ilustrazioei protagonismo nabarmena ematen die liburuak; ilustrazio arkeologikoa egiteko prozesua azaltzen du, eta, lehen zatian, ilustrazio arkeologikoaren lanbidea eta Nafarroan duen eginkizuna testuinguruan kokatzen ditu.
Argitalpen hau Nafarroan alor horretan lan egin duten ilustratzaile nagusien eta testuak idazten parte hartu duten arkeologiako hainbat belaunaldiko adituren lanaren emaitza da. Nafarroako azken hamarkadetako ikerketa arkeologikoaren laburpen bikaina da.