Miradas al Camino Jacobeo navarro : peregrinos y viajeros
Jusué Simonena, Carmen
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-235-3628-3
Deskripzioa
Santiagora joandako erromesak motibazio eta jatorri ezberdinetakoak ziren eta garai desberdinetan abiatu ziren. Horregatik, Donejakue Bideak, Europako mugetatik Finisterreraino, gizabanakoen eta jendetzaren konkurrentzia fisiko eta espiritualaren zeinu ikusgarriena irudikatu du. Deboziozko bidea, baina ondasunez, sentimenduz, jakintzaz, uste sendoz eta ametsez ere hornitua, Done Jakueren erromesaldien bidea izan da, zalantzarik gabe, Europako galtzadarik nagusiena; 1.000 urte baino gehiagoko historia duen bidea, bere argi eta itzalekin. Mendeek aurrera egin ahala, erromesaldiak aldatu egin dira, baita erromesak ere. Erlijio-adierazpen eta gizarte-fenomeno guztietan bezala, urteen poderioz horietan parte hartzeko arrazoiak aldatu egin dira.
Hau bezalako ibilbide luze batek, mendeen joanean, kronikari asko izan ditu, beren esperientziak kontatzen zituzten pertsonak, eta aldi berean, ibilbideko tokiei erreferentzia egiten zieten bitxikeriak jasotzen zituztenak. Europako edozein lekutatik, eta batez ere Frantziako iparraldeko eta mendebaldeko lurretatik, Santiagorako biderik erosoena Orreagatik eta Nafarroatik igarotzen zen.