Dendako bilatzaile aurreratua

Kintsugi harria : 'Eta hutsa zen helmuga' zuzeneko esperientzia eta diskoa

Liher

Argitaletxea: Liher


Urtea: 2022
Euskarria: USB
Deskripzioa
Liher taldeak 2021eko urriaren 15ean Donostiako Intxaurrondo K.E.an grabatutako ikus-entzunzko zuzeneko berezia eta diskoa biltzen ditu euskarri honek.
Liher zerbaitengatik identifikatu izan bada, bere potentziaz eta intentsitatez betetako zuzenekoarengatik izan da. Horrexegatik erabaki zuen taldeak bere jarduna ikus-entzunezko lan txukun batean biltzea. Irudi ebokatzaileekin eta frenetismo handi batekin bildu dute ia ordubete irauten dituen lan hau, non 'Eta hutsa zen helmuga' diskoa osorik eta jarraian jotzen duten.
Guzti hau usb batean bilduta topatuko du erosleak, eta berau, gainera, taldekideek urrez margotutako harri formako kaxa batean sartuta. Kaxak, "Kintsugi" izeneko diskoko lehen abestiaren arte adierazpen japoniarra irudikatzen du; harri bakoitza, beraz, bakarra da, taldekideeek eskuz apaindua.
Benetako altxor bat, Liherren jarraitzaile sentikorrenentzat!

Antzeko produktua

Kuikui
Ikusentzunezkoak

12€

Kintsugi harria
Ikusentzunezkoak

18€