
AB
Pelax
Diskoetxea: Balio Dute
Urtea: 2019
Euskarria: CD
Deskripzioa
PELAX, bakarlari izatetik talde izatera igaro zen -batez ere- Talkak egiten du didaktika (2017) lanaren ostean.2019an, bide berri bat jorratu dute, rock progresiboaren barruan kokatu daitekeena. Streamingkulturak ekartzen dituen utzikerien eta errazkerien kontra formatua bera bihurtu dute artelan A eta B kantuzosaturiko 20 minutu inguruko bi piezako lana argitaratuz udaberrian.Berriz datoz udazkenean formatu berean D eta E aldeak argitaratuz, aurreko lanarekin osotasuna aurkeztuz.Oteizak egin bezala, ordea, artelan bakar baten gisa hartu behar dugu. Disko bikoitz baten ordez, diskobakar baten bi urrats ditugu hemen.Lau aldeak Berako Atala estudioan grabatuak izan dira, zuzenean eta analogikoan. Hiper-ekoiztuak daudensingle-en garaian, muturreraino konprimitutako baseen aldean, zuzeneko bortitz eta zehatza grabatu dutedonostiarrek. Horregatik zuzenean ikustea da gozamena, diskoan tranparik ez dagoelako.